Basque Country-dissemination

  • Visit to Zeberio. Article in local newspaper

    Presentation of the visit at school

     

    Txekia eta Letoniako ikasleek Erasmus+ programan parte hartu dute Zeberioko Zubialde eskolakoekin

    Erasmus+ programako ikasleak, Zubialdekoekin batera, Karabia bisitatzen // Zubialde eskola

    Joan den igandean, ekainaren 5ean Txekiar Errepublikako eta Letoniako ikasle eta irakasleen bisita berezia izan zuten Zeberioko Zubialde eskolako ikasleek Erasmus+ programan: “Aspaldiko proiektua dugu Europako Erasmus+ programa eta horren bidez Europako eskolekin gai bat lantzen dugu elkarlanean”, azaldu du Izaskun Garrote irakasle eta proiektuaren koordinatzaileak. Joan den astelehenean agur jaia egin zieten eskolan bertan.

    “Aurtengo lana energiaren ingurukoa da. Hasiera batean energia kontsumitzen duten etxeko tresnak eta energia motak aztergai izan ziren ikasle eta irakasleen artean, besteak beste. Gero, denboran atzera egin eta gure aitite amamak elektrizitate gabeko bizimoduaz aritu ginen”, azaldu du Zubialdeko irakasleak. Ikasleen aitite eta amamak zentroko irakasle bilakatu ziren egun batez euren esperientziaren kontakizunekin.

    Energiaren gaia tratatzeaz gainera, Zeberio ezagutzeko aukera aparta izan dute atzerriko haurrek Zubialdeko anfitrioi gazteen eskutik: azken egunetan egindako beroagaz ibaian bainatu, Ermitabarriko Karabia eta bolatokia bisitatu, eskolan herri-kirolak praktikatu eta beste hainbeste jardueratan parte hartu dute. Atzo herri-afaria prestatu zieten herriko plazan, 19:30ean.

    Egun hauetan agenda topera izango dute gaztetxoek, askotariko jardueretan parte hartzeaz gainera, Bizkaiko leku esanguratsuak bisitatuko dituztelako astean zehar: Eureka! Zientzia Museoa (Donostia), Pozalaguako haitzuloak, Karpin Abentura, Guggenheima… Horra hor Zubialde eskolak momentura arte jasotako momentuen argazki-bilduma:

    Popular Erasmus+ dinner: partner teachers and students, parents and villagers