Irakurketa publikoa eta tertulia literarioak

  • Abbadiaren sekretuan barrena

    Azaroa eta abendua bitartean irakurri genuen Fernando Morilloren Abbadiaren sekretua liburua Paz de Zigandan.

    Lehen egunean, ozenki irakurri nituen lehen pasarteak. Ondoren, irakurketa publikoa eginez jarraitu genuen: ikasleek, txandaka, ozen irakurri zizkieten elkarri Alar eta Kaiet anaien pasadizoak. Guztiz murgildu ginen istorioan.

    Hortik aurrera, astetik astera, kapitulu zehatz batzuk irakurri eta astero tertulia literarioa egiten genuen. Bakoitzak bere iritziak helarazten zizkien taldekideei (pertsonaiak, gaiak, kokalekua, narratzaileak...). Horrez gain, hurrengo irakurtaldiari begira, hipotesiak galdera bihurtzen genituen eta erantzunak bilatzen saiatzen ginen.

    Horrela jardun genuen liburua bukatu arte. Orduan, autoreak eskaintzen dituen liburuaren gaineko kahott-ak egin genituen. Bai irakurketa berak, bai tertuliek eta bai Kahootek arrakasta handia izan zuten denon artean.

     

     

    (Entre noviembre y diciembre leímos el libro Abbadiaren sekretua, de Fernando Morillo. El primer día leí los primeros fragmentos en voz alta. Después, continuamos con la lectura pública: al alumnado, por turnos, leyeron en voz alta las aventuras de los hermanos Alar y Kaiet. Nos sumergimos completamente en la historia. A partir de ahí, de semana en semana, leíamos unos capítulos concretos y cada semana hacíamos una tertulia literaria. Cada uno transmitía sus opiniones a los miembros del grupo (personajes, temas, ubicación, narradores...). Además, de cara a la próxima lectura, convertíamos las hipótesis en preguntas e intentábamos buscar respuestas. Así actuamos hasta que terminamos el libro. Entonces hicimos los Kahoots sobre el libro que ofrece el autor. Tanto la misma lectura, como las tertulias y los Kahoots tuvieron mucho éxito entre todos y todas.)