5.- Produktua: 2.TOPAKETA (2º encuentro)

  • Basauritik Atarrabia eta Iruñera

    Ekainaren 8an, ostiralean, izan genituen Basauriko kideak bisitan gurean. Ikastolara iritsi eta Iñaki Errozek, Paz de Zigandako zuzendariak, ongietorria eman eta ikasleek aurreskua eskaini zieten.

    Jarraian, Ikastola erakutsi eta hamarretakoa egin genuen ikasleen txokoan. Ikasleek beraiek prestatutako lunch goxoa. Indarrak hartuta, Iruñera abiatu ginen.

    Paz de Zigandako ikasleak izan ziren turismo-gidariak. Entzierroaren monumentua, entzierroaren ibilbidea, Gaztelu plaza, Udaletxe plaza… Eta Udaletxea barrutik ezagutzeko aukera izan genuen. Bisita gidatua egin genuen ia ordubetez. Interesgarria benetan.

    Bazkaltzeko tarte bat eduki ondoren, Takonera parkera joan ginen. Leku gehiago bisitatzea pentsatua bagenuen ere, denborarik ez. Agurraren ordua iritsi zen. Benetan, plazer handia izan da ikasturte honetan Basauriko URBI ikastetxearekin E-twinning bitartez egin dugu elkarlana burutzea. Esperientzia biziki baliotsua, euskaraz sarean eta aurrez aurre. Hurrengo bat arte, izan ongi lagunak!

    Argazki galeria duzue ikusgai hemen.

     

    De Basauri a Atarrabia e Iruñea

    El 8 de junio, viernes, nos visitaron nuestros compañeros de Basauri. Al llegar a la Ikastola, el director de la Ikastola Paz de Ziganda, Iñaki Erroz, les dio la bienvenida y cuatro alumnas bailaron el aurresku.

    Después, les enseñamos la Ikastola y nos reunimos en el txoko de los ikasles para disfrutar del almuerzo preparado por el alumnado. Habiendo cogido fuerzas, nos dirigimos a Iruña.

    Los alumnos fueron los guías turísticos y se encargaron de dar las explicaciones en cada lugar de visita. El monumento del encierro, la Plaza de Castillo, la Plaza del Ayuntamiento… También tuvimos la oportunidad de realizar una visita guiada muy interesante en el Ayuntamiento de Iruñea.

    Para terminar, fuimos al parque de la Taconera. Teníamos pensado visitar más sitios, pero no tuvimos tiempo. Llegó la hora de despedirnos. De verdad, ha sido un placer llevar a cabo el proyecto de E-twinning durante este curso. Una experiencia especialmente valiosa, en euskara en la Red y frente a frente. Hasta pronto, izan ongi lagunak!

    Aquí tenéis la galería de imágenes.