4. Produktua:1. TOPAKETA (1er encuentro)

  • URBI- PAZ DE ZIGANDA 1. topaketa, 2018ko otsailaren 6an

    Otsailaren 6an topaketa egin genuen Basaurin “Zu nirera, ni zurera” E-twinning proiektuaren barneko ekintza gisa. Orain artean, eta ikasturtea amaitu bitartean, jardungo dugu online elkarlanean Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastola eta Basauriko Urbi institutuko ikasle eta irakasleok. Online elkarlanean dihardugun irakasleok eta ikasleok aurrez aurre elkar ezagutzeko aukera paregabea izan genuen. Aldi berean, Urbi institutua eta Bilboko hainbat txoko bisitatu genituen.

    Goizeko 08:00etan puntuan abiatu ginen Basaurirantz. Kideak ezagutzeko gogoz eta baita urduritasunez ere. Harrera beroa egin ziguten eta institutuan barrena bisita gidatua izan genuen Koldo Lekunberri zuzendariaren eskutik. Ondoren, gosaritxoa hartu genuen liburutegian, mahaien bueltan. Egunerako espreski sortu dituzten kamisetak ere banatu genituen.

     

    Bilboko hainbat txoko

    Bilbora metroz joan ginen, azkar eta eroso. Lehenik, Bilboko Alde Zaharren aritu ziren ikasleak. Sei-zazpiko taldeetan, bakoitza Batxilergoko ikasle batek gidatuta. Plaza Barria, Arriaga Antzokia, Santiago Katedrala, San Anton Eliza, Erribera Merkatua ezagutu zituzten. Horiek plano digitalean aurkitu ostean, sakelako telefonoarekin galdetegian agertzen diren galderei erantzun egokiak eman zizkieten.

    Nahiz eta euri pixka bat egin, eguraldia lagun izan genuen. Alde Zaharreko bira egin ondoren, Zabalgunerantz abiatu ginen, bertako arkitektura berriaren aitzindari diren hainbat eraikuntza ezagutuz: Guggenheim Museoa, Deustuko Unibertsitateko Liburutegia, Iberdrola Dorrea, Pedro Arrupe Zubia, Zubiarte Merkataritza Zentroa. Horietan ere galdetegiak zintzoki bete zituzten ikasleek.

    Bazkaltzeko ordua iritsita, Zubiartea merkataritza zentroan egin genuen lagun artean jatordua. 15:15ak inguruan, Basaurirako metroa hartzeko ordua iritsi zen. Heldu ginenerako, autobusa zain genuen, beraz, eskertu eta agurtu ondoren, berriz Atarrabiara buelta.

    Primerako anfitrioiak basauriarrak! Eskerrik asko!

    Desiratzen gaude haiek Atarrabiara etortzeko eta gure Ikastola eta Iruña erakusteko.

     

    Hemen dituzue topaketako hainbat argazki.

    URBI- PAZ DE ZIGANDA, 1er encuentro, el 6 de febrero de 2018

    El 6 de febrero realizamos el primer encuentro dentro del marco del proyecto “Zu nirera, ni zurera” de E-twinning que estamos realizando durante este curso entre dos grupos de alumnos y alumnas de la Ikastola Paz de Ziganda de Atarrabia y del instituto Urbi de Basauri. Aceptamos su invitación y visitamos el instituto y diversos rincones de Bilbo. Además, esta visita posibilitó conocernos todos los integrantes del proyecto que estamos llevando a cabo online..

    Partimos hacia Basauri a las 08:00 en punto. Con ganas de conocer a los compañeros y, a la vez, con nervios. Nos hicieron un caluroso recibimiento e hicimos una visita guiada en el instituto de la mano del Director del Centro Koldo Lekunberri. Después, degustamos el almuerzo preparado por los alumnos en la biblioteca. También repartimos las camisetas que crearon para ese día.

    Diversos rincones de Bilbo

    Fuimos a Bilbo en metro, un viaje rápido y cómodo. Primero, los alumnos conocieron el Casco Viejo. En grupos de seis-siete, guiados cada uno por un alumno de Bachiller. Después de localizar cinco sitios emblemáticos del Casco Viejo (Plaza Nueva, Teatro Arriaga, Catedral de Santiago, Iglesia San Antón, Mercado de La Ribera), respondieron adecuadamente a las preguntas que recogía el cuestionario, a través del teléfono móvil.

    Aunque llovió un poco, nos acompañó el tiempo. Después del paseo por el Casco Viejo, nos dirigimos al Ensanche, por el paseo de la Ría. Allí  visitaron diversos lugares que son pioneros de la arquitectura nueva: Museo Guggenheim, Biblioteca de la Universidad de Deusto, la Torre Iberdrola, el Puente Pedro Arrupe, Centro Comercial Zubiarte. En estos, también cumplimentaron los respectivos cuestionarios.

    Cuándo llegó la hora de la comida, acudimos al centro comercial Zubiarte. Sobre las 15:15, llegó la hora de volver a Basauri en metro. Para cuando llegamos al instituto, nos esperaba el autobús. Por tanto, después de una breve despedida y agradecimiento, vuelta a Atarrabia.

    ¡Unos anfitriones de primera! Eskerrik asko!

    Estamos deseando que vengan a Atarrabia y mostrarles nuestra Ikastola e Iruñea.

    Fotos de la visita.